«

»

Apr
07

Metapostak asLAN saria jaso du

Xabier Sabalza recibe el galardón otorgado a MetapostaMetapostak autonomia erkidegoen eremuan garatutako proiekturik onenarentzako saria jaso du gaur, Madrilen egunotan egiten ari den SITI-asLAN azokaren barruan.

Xabier Sabalza Metapostako presidenteorde betearazle eta Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendariak, Metapostak eskainitako prestazioen “berrikuntza eta eredugarritasuna” aldarrikatzen dituen golardoa jaso du gaur bertan profesionalei zuzendutako informazio-teknologien alorreko azoka honen 18. edizioa ixteko ekitaldian.

Bestalde, Xabier Sabalzak Metaposta zerbitzua hobetzeko garatzen ari diren zenbait funtzionaltasunen berri eman du gaur goizean, hala nola, “pack pyme” delakoa, enpresa txiki eta ertainei eta bitarteko erakunde eta instituzioei (udal txikiak, kirol federazioak, etab.) Internet bidezko elkarreragina hobetzea erraztuko diena.

Gaur ere plazaratzen dugu METAPOSTAk, Donostian apirilaren 14an eta 15ean egingo den Hiritartasun Digitalaren Nazioarteko Biltzarraren II. edizioa babestuko duela. WE-GOVERNMENT edo teknologia berriek arduradun politikoen eta hiritarren arteko harremanetan izango duen eragina izango da biltzar honen ardatz eta aztergai nagusia. Biltzarra urtero antolatzeko asmoa dago, ziberhiritartasuna delako kontzeptua eremu eta alor desberdinetatik aztertu, horren gaineko hausnarketa egin eta sare-gizarteak dakarzkigun egoera berriak ezagutu eta gainditzeko asmoz, mundu osoko maila goreneko adituen laguntzaz.

Share

Sarrera erderaz: ES

  • Delicious
  • Facebook
  • Reddit
  • StumbleUpon
  • Twitter
  • RSS Feed