METAPOSTA Euskal Encounter 2023an izango da

Uztailaren 22tik 25era Euskal Encounterren 31. edizioa ospatuko da. Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute.

Testuinguru horretan, METAPOSTAk hitzaldi hau izango du: Datuaren jabetza eta identitate digitala: “Produktua zu zeu zarenean”. Uztailaren 24an izango da, 17: 00etan, BECen (Barakaldo).

Hitzaldiaren deskribapena:

Produktua erabiltzailea bera dela azaltzen duten beste aukera batzuetan ez bezala, METAPOSTAren fitxategi seguruaren, eta legezko balioa duten sinadura eta zaintza elektronikoaren zerbitzuak aurkeztuko dira. Proiektuaren jatorria eta helburuak azalduko dira, eta proiektua bideratzen duen erreferentzia-eredua (Borger.dk) aditzera emango da.

Informazio gehiago: https://ee31.euskalencounter.org/eu/hitzaldiak.html#propiedad